Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
Argitalpenak euskaraz (1993-2025)
Amaitu saioa
Hasi saioa
Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Ongi etorri
Jehobaren lekukoek egindako hizkuntza desberdinetako argitalpenen bilaketa tresna da hau.
Argitalpenak jaisteko bisitatu jw.org.
Iragarkia
Eskuragarri dauden hizkuntza berriak: Betsimisaraka (Northern), Betsimisaraka (Southern), Konkomba, Matses, Mi'kmaq
  • Gaur

Asteazkena, urriak 15

Neu naiz Alfa eta Omega (Ap. 1:8).

Alfa letra alfabeto grekoaren lehenengoa da eta omega letra, berriz, azkena. Bere burua «Alfa eta Omega» bezala deskribatzean, Jehobak zerbait hasten duenean arrakastaz amaituko duela adierazten du. Jehobak Adam eta Eba sortu ondoren, esan zien: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi» (Has. 1:28). Momentu hartan, Jehobak gizakientzako eta lurrarentzako helburua zein zen esan zuen. Hori izan zen hasiera, edo Jehobak nolabait «Alfa» esan zuen momentua. Etorkizunean, bere helburua guztiz betetzean, eta Adam eta Ebaren ondorengo leialek lurra bete eta hau paradisu bihurtzean, Jehobak nolabait «Omega» esango du. Jehobak «zeru-lurrak eta berauetan dagoen guztia» sortzen amaitu zuen ondoren, bere helburua burutuko zuela ziurtatu zuen. Berak gizakientzat eta lurrarentzat duen helburua zazpigarren egunaren amaieran guztiz beteko dela ziurtatu zuen (Has. 2:1-3). w23.11 5 ¶13-14

Aztertu eguneko aipua (2025)

Osteguna, urriak 16

Prestatu basamortuan bidea Jaunari, berdindu eremuan galtzada gure Jainkoari (Is. 40:3).

Babiloniatik Israelerako bidaia zaila zen eta, gainera, lau hilabete ingurukoa. Baina Jehobak bide hartan topatuko zituzten edozein oztopo kenduko zituela promestu zien. Judutar leialek bazekiten Israelera bueltatzeak askoz ere abantaila gehiago zituela. Izango zuten bedeinkapenik handiena beraien adorazioarekin lotuta zegoen. Jehoba adoratzeko ez zegoen tenplu bat bera ere Babilonian. Beraz, ez zegoen Moisesen Legeak eskatzen zuen bezala sakrifizioak egiteko aldarerik, ezta hauek eskaintzeko apaizgorik ere. Horretaz gain, jainko faltsuak adoratzen zituzten pertsonak Jehoba adoratzen zutenak baino gehiago ziren, eta hauek ez zituzten Jehobaren arauak errespetatzen. Baina Jainkoa errespetatzen zuten milaka judutar Israelera itzultzeko desiratzen zeuden adorazio garbia berriro ezartzeko. w23.05 14-15 ¶3-4

Aztertu eguneko aipua (2025)

Ostirala, urriak 17

Jokatu argiaren seme-alaba bezala (Efe. 5:8).

Jainkoaren espiritu santuaren laguntza behar dugu «argiaren seme-alaba» bezala jokatzen jarraitzeko. Zergatik? Ez delako batere erraza mundu moralgabe honetan garbi mantentzea (1 Tes. 4:3-5, 7, 8). Espiritu santuak munduaren pentsaerari aurre egiten lagundu gaitzake. Pentsaera honen barne, Jainkoaren pentsaeraren aurka doazen filosofiak eta ikuspuntuak daude. Gainera, espiritu santuak «mota guztietako ekintza onak eta justuak» burutzen lagundu ahal digu (Efe. 5:9). Espiritu santua jasotzeko modu bat otoitzean eskatzea da. Jehobak «eskatzen diotenei espiritu santua» emango diela esan zuen Jesusek (Luk. 11:13, NWT). Bestalde, bileretan Jehoba elkarrekin goresten dugunean ere espiritu santua jasotzen dugu (Efe. 5:19, 20). Espiritu santuak guregan duen eragin onari esker, Jainkoa pozten duen moduan bizitzea lortu dezakegu. w24.03 23-24 ¶13-15

Aztertu eguneko aipua (2025)
Ongi etorri
Jehobaren lekukoek egindako hizkuntza desberdinetako argitalpenen bilaketa tresna da hau.
Argitalpenak jaisteko bisitatu jw.org.
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2025 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu