2 Timoteori
2 Zu, beraz, nire seme, segi indartzen Kristo Jesusengan dagoen merezigabeko eskuzabaltasunaren bitartez, 2 eta irakatsi gizon leialei niregandik entzun zenituen eta lekuko askok konfirmatu zituzten gauzak. Horrela, gizon horiek besteei irakasteko ondo prestatuta egongo dira. 3 Kristo Jesusen soldadu on bezala, izango dituzun zailtasunak sufritzeko prest egon. 4 Soldadu bat, soldadu izateko deitu zionaren aprobazioa lortu nahi badu, ez da bizitzako merkataritza kontuetan* murgiltzen*. 5 Jokoetan ere, atleta bat arauen arabera lehiatzen ez bada, ez du koroa jasotzen. 6 Gogor lan egiten duen nekazariak fruituetatik jaten lehenengoa izan behar du. 7 Pentsatu etengabe esaten dudan honetan; Jaunak gauza guztiak ulertzeko* gai egingo zaitu.
8 Gogoratu, nik predikatzen ditudan berri onen arabera, Jesu Kristo hildakoen artetik berpiztua* izan zela eta Dabiden ondorengoa zela. 9 Berri on horiengatik ari naiz sufritzen eta gaizkile bat bezala nago kartzelaratuta. Hala ere, Jainkoaren hitza ez dago katez lotuta. 10 Horregatik, dena jasaten dut aukeratuen onerako; horrela, beraiek ere Kristo Jesusen bidez salbamena lortzeaz gain, betirako aintza ere lortuko dute. 11 Hitz hauek fidagarriak dira: berarekin batera hiltzen bagara, zalantzarik gabe, berarekin batera bizi ere egingo gara; 12 irauten jarraitzen badugu, berarekin batera errege bezala agindu ere egingo dugu; bera ukatzen badugu, berak ere ukatuko gaitu; 13 desleialak bagara, berak leiala izaten jarraituko du, zeren ezin du bere burua ukatu.
14 Segi beraiei gauza horiek gogoratzen, Jainkoaren aurrean instrukzioak* emanez hitzengatik borrokatu ez dezaten. Hori guztiz alferrikakoa da, zeren entzuten dutenei kalte egiten die*. 15 Egin ahal duzun guztia Jainkoak aprobatu zaitzan, ezertaz lotsatzeko arrazoirik ez duen langilea bezala, egiaren hitza zuzen erabiltzen duena bezala. 16 Baina baztertu baliorik gabeko berriketak, santua dena mespretxatzen dutenak, zeren Jainkoa geroz eta gutxiago errespetatzera eramango dute, 17 eta beraien hitzak gangrena bezala zabalduko dira. Horien artean Himeneo eta Fileto daude. 18 Gizon horiek egiatik desbideratu dira, berpizkundea dagoeneko gertatu dela esanez, eta batzuen fedea suntsitzen ari dira. 19 Hala ere, Jainkoaren oinarri sendoa tinko mantentzen da, eta honako zigilua dauka: «Jehobak* bereak direnak ezagutzen ditu» eta «Jehobaren izenari dei egiten dioten guztiek injustizia alde batera utzi dezatela».
20 Etxe handi batean ez dira urrezko eta zilarrezko ontziak* bakarrik egoten, egurrezkoak eta buztinezkoak ere egoten dira. Batzuk erabilera berezi* baterako dira, baina beste batzuk erabilera arrunt* baterako. 21 Norbait azken horietatik aldenduta mantentzen bada, erabilera berezirako tresna* bat izango da, santifikatua, bere jabearentzat erabilgarria eta edozein ekintza on egiteko prestatuta dagoena. 22 Horregatik, ihes egin gaztaroko desioetatik eta, Jaunari bihotz garbiz dei egiten diotenekin batera, bilatu justizia, fedea, maitasuna eta bakea.
23 Gainera, baztertu zentzurik ez duten eztabaida ergelak, badakizulako borrokak sortzen dituztela. 24 Izan ere, Jaunaren morroiak ez du borroka egin beharrik, baizik eta guztiekin atsegina izan* behar du, irakasteko gai izan behar du, gaizki tratatzen dutenean bere burua kontrolatu behar du 25 eta jarrera ona ez dutenei lasaitasunez* irakatsi behar die. Horrela, agian, Jainkoak pertsona horiei damua emango* die, egiaren ezaguera zehatzera daraman damua, 26 eta zentzua berreskuratu eta Deabruaren tranpatik ihes egingo dute, zeren Deabruak bere borondatea egin dezaten bizirik harrapatu ditu.