Larunbata, abuztuak 9
Norbaitek nire jarraitzaile izan nahi badu, bere burua ukatu, egunero-egunero bere tortura zutoina hartu eta niri jarraitzen segi dezala (Luk. 9:23).
Beharbada, familiaren oposizioari aurre egin diozu. Edo Erreinuari lehentasuna emateko diru edo gauza gehiago izatea baztertu duzu (Mat. 6:33). Hala bada, ziur egon zaitezke Jehobak bere alde egiten duzun guztia ikusten duela (Heb. 6:10). Seguruenik, Jesusen hurrengo hitzak egia direla bizitu duzu: «Ez dago inor etxea edo anaiak edo arrebak edo ama edo aita edo seme-alabak edo soroak niregatik eta berri onengatik utzi dituenik, garai honetan 100 aldiz gehiago jasoko ez duenik: etxeak, anaiak, arrebak, amak, seme-alabak eta soroak, pertsekuzioekin batera; eta datorren sisteman betirako bizia» (Mar. 10:29, 30). Dudarik gabe, jaso dituzun bedeinkapenak egin dituzun sakrifizioak baino askoz ere handiagoak dira (Sal. 37:4). w24.03 9 ¶5
Igandea, abuztuak 10
Adiskideak beti zaitu maite, anaia larrialditarako jaioa da (Esa. 17:17).
Judeako kristauek gosete handi bat sufritu zutenean, Siriako Antiokiako kongregazioak «Judeako senideei laguntza bidaltzea erabaki zuten, bakoitzak ahal zuena» (Eg. 11:27-30). Gosetea sufritzen ari ziren anai-arrebak urruti bizi arren, Antiokiako kristauek laguntzeko determinazioa izan zuten (1 Joan 3:17, 18). Gaur egun, guk ere errukia erakutsi dezakegu anai-arrebek hondamendi natural edo larrialdiren bat sufritu dutela jakitean. Geure burua segituan eskaintzen dugu, agian adindun bati proiekturen batean lagundu dezakegun galdetuz, mundu mailako lanerako dohaintzak eginez edo kaltetuen alde otoitz eginez. Baliteke gure anai-arrebek laguntza behar izatea oinarrizko gauzak lortu ahal izateko. Beraz, gure Errege Jesukristo jendea epaitzera etortzen denean, errukia erakusten aurkitu gaitzala. Hau egiten badugu, honako gonbidapena egingo digu: «Hartzazue [...] erreinua» (Mat. 25:34-40). w23.07 4 ¶9-10; 6 ¶12
Astelehena, abuztuak 11
Guztiek jakin dezatela arrazoitsuak zaretela (Flp. 4:5).
Jehobak bezala, Jesusek ere arrazoitsua zela erakutsi zuen. Adibidez, Jehobak «Israel herriko ardi galduengana» predikatzera bidali zuen, baina lan hau betetzean, Jesus arrazoitsua izan zen. Behin, israeldarra ez zen emakume batek bere alaba sendatzeko erregutu zion, deabru batek «oinaze gorritan» baitzuen. Jesusek, errukia erakutsiz, emakume honen alaba osatu egin zuen (Mat. 15:21-28). Azter dezagun beste adibide bat. Jesusek behin honakoa esan zuen: «Ukatzen nauena ukatu egingo dut nik ere» (Mat. 10:33). Baina, baztertu al zuen Jesusek Pedro, honek Jesus hiru aldiz ukatu ondoren? Ez, Pedrok erakutsi zituen damua eta fedea kontuan hartu zituelako. Berpiztu ondoren, Jesus Pedrori agertu zitzaion eta, seguruenik, barkatu ziola eta maite zuela ziurtatu zion (Luk. 24:33, 34). Jehoba eta Jesus arrazoitsuak dira. Eta gu? Jehobak gu ere arrazoitsuak izatea espero du. w23.07 21 ¶6-7